ALBUM

Aria Pirenèus albuma sortu da Michel Fenasse-Amat-ek Pirinioentzat duen liluraren gatik. Euskal, katalan, espainiol, frantses eta okzitaniar olerki zenbaitentzat musikak eginez, goresten ditu mendi hauetako nortasun, kultura eta hizkuntza ezberdinak.

ALBUMEKO TITULUAK

Lehen bideo-klipa

catalogne
angleterre
occitan
basque
espagne

Obra hauek, denak jatorrizkoak, Michel Fenasse-Amat-ek eginak eta Pierre Csillag-ek moldatuak, Pirinioetako giro ezberdinak erakusten dituzte : sardana, jota, fandangoa edo beste Okzitaniako edo Iberiako erritmikak… koruak eta nostalgiazko kantuak, alaiak edo erromantikoak, bai eta ere Alfred Rolland-en Hosanna des Pyrénées-ren moldaketa argitaratugabe bat eta beste 2 titulu Pascal Fenasse bere anaiarekin eginak. Horrela, musika hauek  apaintzen dituzte Okzitaniako Basile Cassaignau, Pol de Mounegre,  Junior Sans, Kataluniako Miquel Costa i Llobera eta Joan Maragall, Espainiako Antonio Machado, Euskal Herriko Jean-Baptiste Elizanburu eta Frantziako Crevel de Charlemagne, Alphonse de Lamartine eta Alfred Rolland olerkarien olerkiak, bai eta ere Michel Fenasse-Amat-en testu zenbait.

Talde artistikoa :
– Michel Fenasse-Amat, testu eta musika egilea – kantaria
– Koruak – Orkestra – Plektroak (mandolinak eta gitarrak)
– Pierre Csillag, moldatzailea eta musika zuzendaria

Programa horren sortzeak Okzitaniako bihotzean ditu erroak. Grabaketa egin zen Combelongue-ko abadian Rimont herrian Ariège-ko Pirinioetan eta lehen aurkezpen publikoa iragan zen Okzitaniako Tolosako Ostal d’Occitània aretoan 2015eko urrian.

David Bergère, ingénieur du son / F.Lab Recording Studio – 32600 Lias
Photos des Pyrénées : Dominique Fournier, photographe à Bagnères-de-Luchon.
Photos de la création à l’Ostal d’Occitània : Jean-Philippe Guiraudie, photographe à Toulouse.
Informations et contact : www.almacantoa.com

Album distribué par  www.agorila.com