Michel Fenasse-Amaten
sorkuntza Pirinioetakoa
Aria Pirenèus sortu da Michel Fenasse-Amat-ek Pirinioentzat duen liluraren gatik. Euskal, katalan, espainiol, frantses eta okzitaniar olerki zenbaitentzat musikak eginez, goresten ditu mendi hauetako nortasun, kultura eta hizkuntza ezberdinak.
2015eko urrian Tolosako Okzitaniaren Etxean (Ostal d’Occitània) estreinatu zenetik eta 2016an Aria Pirenèus (Agorila zigilua) albuma kaleratu zenetik, Michel Fenasse-Amaten Pirinioetako musika-sorkuntza hainbat programaren testuinguruan aurkeztua izan zen : Narbonako Katedraleko Jaialdia, Foix-eko eszena, Déodat-de-Séverac Jaialdia, prentsak txalotutako bira 2018ko abuztuan Euskal Herrian, bukaera batekin Paueko Gazteluko patioan…
Aria Pirenèus Toulouseko “2018 Okzitaniaren Urtea – Tolosa Occitana” ekitaldian aurkeztua zen, gero Espainian 2019ko ekainean Aragoiko Autonomia Erkidegoak programatutako Loarre Gazteluan (Huescako Probintzia), eta 2019ko irailean Carcasona Hiriko Kondeen Gazteluko Patioan (Frantziako Monumentuek antolatua).
2018ko abuztuan, Euskadira bira bat egitea erabakigarria izango da, Nafarroa Behereko euskal probintzian sorkuntza hori ezartzeko. Bereziki, Irisarriko Ospitalean (XVII. mendeko komandantzia, orai Pirinio atlantikoetako departamenduaren jabetza) egoitza artistikoak edukita obra hau garatzen jarraitzeko.
2022ko maiatzaren 9an, astelehena, 20:00etan, Bruselako « Saint-Jacques-sur-Coudenberg » Katedralean eskainiko da obra « Aria Pireneus », Europako Festaren baitan.
Asteazkenean, maiatzaren 11n, Michel Fenasse-Amaten master class bat hartuko du Louvaineko Unibertsitateak (Wolluwe Bruxelles lekuan). Bere « Aria Pireneus » obrako koru edo bakarlarientzako piezak interpretatzea. Wallonia-Bruselako Arte Eskolako abeslariek parte hartuko dute.